Azkar atera

Toki-eremua - NABI

Toki-eremua

NABIren eginkizunetako bat da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikak koordinatzea eta kudeatzea Nafarroako lurralde-eremu osoan, baita tokiko esparruan ere, hori baita herritarren bizitzatik hurbilen dagoena.

Xede hori aintzat hartuta, zenbait mekanismo eta tresna jartzen ditu toki-esparruko kudeatzaileen eskura, lurralde osoan berdintasun-politika publikoak bultzatzeko.

Administrazio publikoen arteko elkarlana eta koordinazioa.

Berdintasunari dagokionez, bada Nafarroan kide anitzeko organo bat, zeinaren kide baita NABI: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Nafarroako toki-entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan koordinatzeko batzordea.

Foru Administrazioaren eta toki-erakundeen arteko elkarrizketarako gune bat da, esperientziak eta proposamenak partekatzeko, sinergiak sortzeko eta lana koordinatzeko. Bertan parte hartzen dute NABIk, Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako toki-entitateek nahiz tokiko ekintza-taldeek. Batzordeko talde teknikoan lanean dihardute, modu koordinatuan, NABIko eta toki-administrazioetako berdintasun-teknikariek, bai eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak ere.

Berdintasun-politikaren plangintza toki-erakundeetan

Hauxe da NABIk Nafarroako toki entitateen eskura jartzen duen tresna nagusia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako toki politikan kalitate estandarrak txertatzeko asmoz: Itinerario para la planificación de la política de igualdad de las entidades locales de Navarra (gaztelaniaz). Toki-entitateei ibilbide jakin bat proposatzen die, berdintasunaren alde modu planifikatu, sistematiko eta homogeneo batean lan egiteko. Horrez gain, iradokitzen ditu kontuan hartu beharreko baldintza eta konpromisoak, egiturak, helburuak, eta lan-ildoen araberako jarduketak (gaztelaniaz).

Toki-erakundeetako berdintasun-teknikariak

NABIren lehentasunezko lan-ildoetako bat da emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko teknikariaren figura profesionala sustatzea.

Figura hori funtsezkoa da berdintasun-printzipioa eta genero-ikuspegia toki-administrazioaren jarduketan txertatuko bada, non, eta herritarrek hurbilen duten administrazioan.

Berdintasun-teknikariak dituzten toki-erakundeen zerrenda (gaztelaniaz)

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko dirulaguntzak

NABIk babesa ematen die Nafarroako toki-erakundeei eta tokiko ekintza-taldeei, horietako bakoitzaren lurraldean berdintasun-politika publikoak bultzatzeko. Babes hori erakundeei zuzendutako dirulaguntzen urteko deialdien bitartez bideratzen da. Bi xede nagusi dituzte dirulaguntza horiek:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak eta jarduerak finantzatzen laguntzea.

Toki-eremuan berdintasunerako teknikarien kontratazioa finantzatzen laguntzea, eta teknikari horiei eusten laguntzea. Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako teknikariaren figura profesionala ezartzea eta finkatzea funtsezkotzat jotzen da berdintasun-printzipioa eta genero-ikuspegia toki-administrazioaren jarduketan txertatzeko.

Informazio gehiago nahi baduzu, bisita ezazu dirulaguntzen webgunea