Azkar atera

Tokiko protokoloen prestaketarako protokoloak eta gida - NABI

Protokoloak eta gidaliburuak

Jarduera protokoloak III. Akordioaren esparruan

  • Nafarroan emakumeen mutilazio genitalari aurre egiteko prebentzio eta jarduketarako protokoloa (gaztelania hutsean) (2025ean eguneratua). Prebentziorako eta esku-hartzerako koordinazio-esparrua ezartzen du, eta oinarrizko esparru teorikoa ematen die gizarte-, osasun- eta hezkuntza-zerbitzuen sistemako profesionalei. Erakunde eta gizarte-erakunde bakoitzaren eginkizunak definitzen ditu, bai eta erakunde adituen orientabideak eta koordinazio-ibilbideak ere.  Nafarroan emakumeen mutilazio genitalari aurre egiteko prebentzio eta jarduketarako protokoloa 

         BIDAIAREN AURREKO KONPROMISOAREN AGIRIA

         Protokoloak ezartzen duen bezala, jatorrizko herrialdera bidaiatu aurretik, neskatoen amek,      aitek edo arduradunek konpromiso prebentibo bat sinatu behar dute, non adierazten duten itzuli ondoren neskatoak pediatraren kontsultara joanen direla, hark ikus ditzan.

Gidaliburuak

  • Profesionalentzako gidaliburua (2026): Gidaliburuan biltzen dira emakumeen aurkako indarkeriaren biktimendako baliabideak, horietako bakoitzaren jarduera-prozedurak, eta arreta eta babes integrala bermatzen duen esku-hartze koordinaturako esparrua. Profesionalentzako gidaliburua  
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko tokiko protokoloak prestatzeko gidaliburua: Nafarroako toki-erakundeei laguntza eta aholkularitza ematea du helburu, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen jarduera eta erantzuna koordinatzea eta homogeneizatzea ahalbidetuko dieten protokoloak egin ditzaten. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko tokiko protokoloak prestatzeko gidaliburua (gaztelaniaz)