Azkar atera

LGTBI - NABI

LGTBI

Berdintasunerako planifikatutako neurriak eta protokoloak egiteko araudia onartu da

1026/2024 Errege Dekretuak, urriaren 8koak, enpresetan LGTBI pertsonen berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako neurrien planifikatutako multzoa garatzen duenak, Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 15.1 artikuluan aurreikusitakoa garatzen du.

Plantillan 50 langile baino gehiago dituzten enpresek LGTBI pertsonen benetako berdintasun eraginkorra lortzeko neurri eta baliabide multzo planifikatu bat izan behar dute. Gutxieneko baldintzak 1026/2024 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotzen dira.

Gainera, LGTBI pertsonen aurkako jazarpenari eta indarkeriari aurre egiteko protokolo bat ezarri beharko da. Protokolo hori berariazkoa izan daiteke, edo enpresak duen protokolo orokorrean integratu. Protokolo horrek 1026/2024 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehazten dira egoera babesgarriak.

 

Arautegia

4/2023 Legea, otsailaren 28koa, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko2023

1026/2024 Errege Dekretua, urriaren 8koa, enpresetan LGTBI pertsonen berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako neurri planifikatuak garatzen dituena.