Desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeria arazo ikusezina da gaur egun ere; askotan, indarkeria horiek ez dituzte detektatzen, ez artatzen dituen profesionalak, ez emakumeek beraiek. Eta, detektatu ondoren, ez da erraza emakumeek laguntza egokia jasotzea. Desgaitasuna duten emakumeen kalteberatasuna areagotu egiten da oztopo fisiko, komunikatibo eta sozialen ondorioz, eta horrek zaildu egiten du salaketa jartzea edo laguntza-baliabideak eskuratzea.