Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua - NABI
Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua
Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emaile bat da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari (NABI) atxikia, eta haren osaera eta funtzionamendua maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuan arautzen dira.
Organo aholku-emaile honek Nafarroako emakumeen elkarteen parte-hartzea bideratzen du eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika publikoen plangintza, exekuzioa, jarraipena eta ebaluazioa egiten ditu.
Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua urtean bitan elkartzen da ohiko bilkuran, eta bilkura berezian, berriz, kontseiluburuak horretarako deia egiten duen aldiro, bai bere ekimenez, bai ordezkaritza duten kideen heren batek gutxienez eskaturik.
Eginkizunak
-
Irizpenak edo txostenak egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin zuzeneko lotura duten programa, plan edo xedapen arauemaileei buruz.
-
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak urteroko deialdiaren bidez ematen dituen dirulaguntzei buruzko informazioa jasotzea.
-
Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren kudeaketari eta funtzionamenduari buruzko urteko memoriaren gaineko informazioa jasotzea.
-
Komenigarriak iruditzen zaizkion neurriak proposatzea genero-berdintasuna bultzatzeko eta emakumeek bizitza politiko, kultural, ekonomiko eta sozialean izan beharreko parte-hartzea sustatzeko.
-
Emakumeen eta gizonen arteko bereizkeria egoeren edo tratu eta aukera berdintasunaren printzipioa hausten dutenen berri izanez gero, horiek organo eskudunei helaraztea.
-
Emakumeek gobernu-organoetan eta erabaki-guneetan, hala publikoetan nola pribatuetan, gero eta parte-hartze handiagoa izan dezaten sustatzea.
-
Beste administrazio publiko batzuetan antzeko helburuak dituzten entitate eta organoekin komunikazioa, harremanak eta trukea sustatzea.
-
Kontseiluan ordezkaritzarik izan ez arren, haren eskumenen esparruarekin zerikusia duten pertsonek eta antolakundeek igorritako ekimenak aztertu eta, hala behar denean, neurriak sustatzea.
-
Legeek edo Nafarroako Gobernuak arlo horretan esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak betetzea.
Araudia
Kideak
|
Lehendakaria |
Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria |
|
Lehendakariordea |
NABIko zuzendari kudeatzailea |
|
Idazkaria |
NABI - Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetza |
|
Kontseilukidea |
NABI-Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetza |
|
Kontseilukidea |
NABI - Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetza |
|
Kontseilukidea |
NABI - Programen Ataleko Zuzendariordetza |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Ipar-mendebaldeko emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Pirinioetako emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Iruña eta Iruñerriko emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Iruña eta Iruñerriko emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Iruña eta Iruñerriko emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Estellerriko emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Erdialdeko emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Erriberagoieneko emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Tuterako emakumeen elkarteak |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Adinekoen Kontseilua |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Gazte Kontseilua |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua - Emakume Ijitoak |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua - Emakume Migranteak |
|
Kontseilukidea |
NABIk proposatua - LGTBI+ ordezkaria |
|
Kontseilukidea |
NABIk proposatua - Landa Eremuko Emakumeak |
|
Kontseilukidea |
CCOO |
|
Kontseilukidea |
UGT |
|
Kontseilukidea |
ELA |
|
Kontseilukidea |
LAB |
|
Kontseilukidea |
AMEDNA |
|
Kontseilukidea |
NUP |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Unibertsitatea |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Eskola Kontseilua |
|
Kontseilukidea |
NUKF |
|
Kontseilukidea |
Nafarroako Berdintasuneko Agenteen Elkargo Profesionala |
