Azkar atera

Berdinna Saria - NABI

Berdinna Saria

Nafarroako Gobernuak, Berdinna sariaren bitartez, jendaurreko aitortza egiten die Nafarroan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde aritzeagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeei.

Sariak 3.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du eta Nafarroako lehendakariak ematen du, Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, alegia.

Berdinna 2026

2026ko deialdian, Murillo el Frutoko "El Cambio" elkartea saritu da.  


 

"El Cambio" elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 1998an sortua, gizarte justuago eta ekitatiboago bat lortzeko, non gizonek eta emakumeek eskubide, aukera eta askatasun berberak izanen dituzten. Gaur egun 183 bazkide ditu, hainbat adinetakoak.

Zortzi hautagairen artetik aukeratu dute elkarte hori 2026ko Berdinna saria jasotzeko. Epaimahaiak kontuan hartu du elkarteak egin duen ekarpena, hainbat politika, ekimen eta jarduketa bultzatu baititu desberdinkeriak murrizteko eta emakumeen eskubideak indartzeko.

Halaber, elkarteak erreferentzia gisa aurkeztu duen bideoklipa baloratu du, bertan laburbiltzen den lan egiteko moduak oinarritzat dituelako herritarren parte-hartzea eta gertutasunetik berdintasuna bultzatzea. Hautagaiak azaldu duenez, proiektua proposatu zuten helburu hauekin: "komunitatea sendotzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuz", genero-indarkeriari buruz sentsibilizatzea, eta Murillo el Frutok emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko hartutako konpromisoa ikusaraztea. Orobat, bultzatu nahi zuten herritarrek arlo horretan parte hartzea eta elkarbizitzaren, errespetuaren eta askatasunaren erreferente positiboak sustatzea, artea eta kultura baliatuz, jende ororengana iritsi eta gizartea eraldatzeko.

Bideoklipa ikusteko 

Tramitearen webgunerako esteka

 

Aurreko edizioetan saritutakoak