Azkar atera

Ekintza-plana eta profesionalentzako gida - NABI

Ekintza-planak

I. Ekintza Plana

Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea garatzeko I. Ekintza Plana (gaztelania hutsean) 2016ko azaroaren 23an onetsi zen. Bost plan sektorialez osatua zen: Justizia eta Barnekoa; Osasuna; Hezkuntza; Berdintasuna; Gizarteratzea, Enplegua eta Etxebizitza.
Azken ebaluazio-txostena 2022ko urrian argitaratu zen. Plan horri eta haren jarraipenari buruzko informazio guztia dago eskuragarri esteka honetan.
 

II. Ekintza Plana

Laster onetsiko da Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea garatzeko II. Ekintza Plana, haren bidez emakumeen aurka genero-desberdinkeriaren eta -diskriminazioaren adierazpen gisa gauzatzen den indarkeriari aurre egiteko. 
Esparru-agiri batez gain, II. Ekintza Planean jarduketa sektorialak jasotzen dira hamabi eremu hauetan: kultura, kirola, gizarte-eskubideak, hezkuntza, enplegua, berdintasuna, herrizaingoa, justizia, gazteria, migrazio-politikak, osasuna eta etxebizitza. Nafarroako Gobernuko 8 departamentu eta 15 zuzendaritza nagusi edo erakunde inplikatzen ditu.
Hemen duzu planari eta haren jarraipenari buruzko informazio guztia.