30. Urteurreneko Erakusketa - NABI
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) 30. urte

"30 urte feminismoa eta berdintasun-politika publikoak eraikitzen" erakusketa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 30 bete dituela ospatzeko.
Erakusketak NABIren hiru hamarkadako ibilbidea jarraitzen du, denbora-tarte horretan egin dituen kanpaina esanguratsuenei begira, hartara ikusarazteko azken hamarkadetan Nafarroan egin dugun lana emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren, emakumeen aurkako indarkerien prebentzioaren eta LGTBI+ eskubideen alde.
Ibilbidea, berdintasunaren aldeko politika publikoetan
2004an hasi ziren lehen sentsibilizazio-kanpainak; orduko hartan, Nafarroako Gobernua ohartuz en, azaroaren 25aren harira, emakumeen aurkako indarkeria ez zela auzi pribatua, partikularra, baizik eta herritar guztien inplikazioa eskatzen duen auzi publikoa. Urtebete geroago, 2005ean, lehenengo kanpaina bultzatu zuen NABIk, martxoaren 8aren harira: azpimarratu nahi zuen ordura arte lortutako berdintasun formalak egiazko berdintasuna ekarri behar zuela eguneroko bizitzan.
Harrezkero, aldian aldiko egoera sozialaren isla izan dira kanpaina guztiak. Kanpaina horietako mezu, irudi eta leloen bidez premia publikoen bilakaera ikus daiteke: egiturazko desberdintasunak ikusaraztea; indarkeria matxistaren aurkako borroka, baita oharkabeen geratzen direnen aurka ere; dagokien balioa ematea zainketei; LGTBI+kolektibokoaren eskubideak eta aniztasuna babestea; jai-giroan eta ingurune digitaletan indarkeria prebenitzea, eta diskurtso negazionistei erantzutea.
Erakusketa ibiltaria
Erakusketa ibiltari izateko asmoz sortua da; NABI hainbat espazio publikotara eramaten ari da, erakusketa ikusarazteko; izan ere, kanpainek zentzua izan dute herritarrek erantzun dutelako, eztabaidatu dutelako, eta berdintasunaren eta eskubideen inguruko akordio sozial handiak finkatzen inplikatu direlako.
Erakusketaren eskabidea, tokiko erakundeei zuzendua
Toki-erakundeek ere eskatu dezakete erakusketa, herrian egon dadin, betiere udalerriko berdintasun-teknikariak eskatuta.
Dosier honetan erakusketa eskatzeko informazio guztia azaltzen da, baita erakusketak dituen materialak, eta material horien dimentsioak ere. "Erakusketa bisitatu" atalean erakusketa osorik aurkezten da.
Gainera, badugu egutegi bat, Drive-n: bertan ikusten ahal duzu zein egunetan erakusketa eskatzeko moduan dagoen, eta zeinetan hartuta.
Informazio gehiago nahi izanez gero, eskatu helbide honetara idatzita: participacioninai@navarra.es
Bisitatu erakusketa
Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren 30. urteurreneko erakusketak ibilbide bat egiten du epealdian zehar erabili diren karteletan barrena. 34 panelek osatzen dute erakusketa.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |






































