Prestakuntza materialak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako konpromisoa eta araudia betetzen aurrera egiteko
Berdintasunaren alorreko informazio- eta prestakuntza-materialen lehen sorta aurkezten dugu. Material horiek ahalik eta zorroztasun handienarekin egin dira, enpresei eta enpresetan berdintasun printzipioa txertatzeko ardura dutenei gidaritza eta laguntza emateko. Araudia, jurisprudentzia eta operatiba azaletik aztertuz hasiko gara.
A. Berdintasunari buruzko araudiari, jurisprudentziari eta praktikari buruzko ikastaro osoa
Berdintasunaren arloan; Carlos González lan arloko epaile magistratuak prestatu du atal hau. Lau bideo ditu, bakoitza lau kapitulu hauetako baten ingurukoa:
- Araudi eta jurisprudentzia garrantzitsua lan harremanetan, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Bideoa (35' 06'')
- Enpresen betebeharrak berdintasunaren arloan: berdintasun planak. Bideoa (1h 02' 27'')
- Ordainsari berdintasuna. Gardentasuna, ordainsarien erregistroa, lanpostuak baloratzeko sistema, ordainsarien auditoretza. Bideoa (29' 24'')
- Erreferentziazko epaiak berdintasunaren eta diskriminazioaren arloan. Bideoa (35' 14'')
B. Araudia eta tresnak: Ordainsarien Erregistroa, Lanpostuen Balorazioa eta Ordainsarien Auditoria
Lan Ikuskaritzarekin egindako lan saioa, Ordainsarien Erregistroa egiteko tresnari buruzkoa (2022/06/22)
- Saioaren grabazioa (1h 22')
- Galde-erantzunak (prestatu gabe)
C. Enpresako berdintasunari buruzko prestakuntza ikastaroak
- Berdintasun planak: prestaketa, negoziazioa eta ezarpena. 10 ordu, urriaren 6 eta 7an. info gehiago eta inskripzioa
- Berdintasuna enpresan, enpresaren betebeharrak. 20 ordu, urriaren 25etik azaroaren 22ra. info gehiago eta inskripzioa
D. Berdintasun-planak egiteko prestakuntza-pilulak
Orrialde honetan prestakuntza-materialetara sartzen da, interes handiko eta oso modu didaktikoan landutako prestakuntza-pilulen formatuan. Lotura
E. Berdintasun-planen erregistroa
Laneko zuzendari nagusiak Berdintasun Planen Erregistroaren inguruko azalpenak eman ditu. Bideoa (iraupena 34:23)