Ekintza plana - NABI
Ekintza plana
LGTBI+ kolektiboaren benetako eskubide-berdintasuna bultzatzea eta sustatzea, eta genero-desberdintasuna jasaten duen kolektibo horri eragiten dion genero-diskriminazioa gainditzeko arreta-neurri espezifikoak garatzea da LGTBI+ Berdintasunerako Zuzendariordetzaren helburu nagusia, bai eta LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasuna bultzatzea eta indartzea ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren politiken, planen, programen eta jardueren barruan.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak parte hartzeko prozesu baten bidez egin du Ekintza Plana, 2019tik 2022ra bitarteko iraupenarekin, eta gay, lesbiana, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko neurriak jasotzen ditu.
Horren helburua da ekintza instituzional koordinatu eta planifikatu bat definitu eta garatzea, dibertsitate sexual-generikoaren ikuspegia ekintza instituzionalean txertatzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko LGTBI+ pertsonen beharrei erantzuteko, berdintasun eraginkorraren eta eskubideen ikuspegitik.
