Azkar atera

Azaroak 25 - 2026 - NABI

Azaroak 25 - 2026

EZ GAUDE BAKARRIK. Sare espezializatu bat dugu, erabakitzen dugunean laguntzeko prest dagoena.

10/11/2026

EZ GAUDE BAKARRIK.
Sare
espezializatu bat dugu, erabakitzen dugunean laguntzeko prest dagoena.

Ez gaude bakarrik, gizarteak ez duelako jasaten emakumeen aurkako indarkeria. Ez gaude bakarrik, erakundeek diru publikoarekin finantzatutako baliabideak jartzen dituztelako eskura. Ez gaude bakarrik, zerbitzu publikoetan lan egiten duten profesional askok entregaz eta enpatiaz lan egiten dutelako. Horregatik eta askoz gehiago, ez gara bakarrik sentitu behar.

Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa larria da, eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen muturrenetako bat. Haren ondorioek eragin larria dute emakumeen askatasunean, osotasunean, osasunean eta autonomian, baita haien seme-alaben ongizatean ere. Hori prebenitzea, detektatzea eta arreta integrala eta eskuragarria bermatzea erantzukizun kolektiboa da.

Izan ere, emakume batek ere ez dio indarkeriari bakardadean aurre egin behar, aurten kanpainak fokua jartzen du bizirik dirautenei eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko sare publikoa ikusarazi eta herritarrei ezagutaraztean, baliabide horiek herritarrei hurbiltzeko, haien ezagutza bultzatzeko eta informazio hori Nafarroako txoko guztietara iritsiko dela bermatzeko helburuarekin.

         Kanpainaren leloak funtsezko hiru mezu helarazten ditu:

  • Ez gaude bakarrik: Profesionalen eta zerbitzu espezializatuen sare bat dago, laguntza, arreta eta akonpainamendua eskaintzeko prest, beti ere emakume bakoitzaren denborak eta erabakiak errespetatuz.

  • Badaude nora jo baliabideak: Emakumeek arreta espezializatua, hurbilekoa eta doakoa jaso dezakete, prozesuari bakarrik aurre egin behar izan gabe.

  • Erantzuna kolektiboa da: Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, antzemateko eta desagerrarazteko gizarte osoaren konpromisoa behar da.

Nafarroak doako arreta soziala, psikologikoa, hezkuntzakoa eta juridikoa eskaintzen duten baliabide espezializatuen sare bat du. Bereziki garrantzitsua da herritarrei helaraztea zerbitzu horiek eskuratzea doakoa dela, ez duela eskatzen salaketa aurkeztu izana eta bermatuta dagoela emakumearen administrazio-egoera edozein dela ere. Berme horiek ezagutzeak lagundu egiten du biktimek berek, bai eta haien familiek, adiskideek eta erreferentziako profesionalek ere, jakin dezaten nora jo eta nola lagundu pausoa ematea erabakitzen dutenean.


Kartelak eta zabalkunderako materialak. Kartelak gaztelaniaz, euskaraz, arabieraz, frantsesez eta ingelesez daude eskuragarri.

 

Lotutako estekak

Beste edizioak

Azaroak 25 - 2025

Azaroak 25 - 2024

Azaroak 25 - 2023

Azaroak 25 - 2022