Azkar atera

Ahalduntzea eta partaidetza soziopolitikoa - NABI

Ahalduntzea eta Partaidetza

Espazio publikoan eta bizitza demokratikoan parte hartzea INAI/NABIren lehentasuna izan da hasiera-hasieratik. Besteak beste, garrantzi berezia dute emakumeen parte-hartze soziopolitikoak eta ahalduntzeak, aldaketa sozialaren eragile baitira. Egiztatuta dago emakumeen asoziazionismoa eta elkarte-mugimendua sustatzeak helburu horiek lortzen laguntzen duela. NABIk programen bidez antolatzen ditu bere ekintzak, baina horiez gain, ondorengo atalean zehazten diren jarduerak ere gauzatzen ditu.

Emakumeen Elkarteak

Elkarteak sortzeak kolektiboen ahotsa indartzen du eta haien eragina handitzen, erabakiak hartu behar direnean.  Errazten ditu baliabideak, prestakuntza eta saretzea, horiek bakarka lortzea zaila izanen bailitzateke. Elkartasuna eta lankidetza bultzatzen ditu, arazo komunei aurre egiteko. Kideen ahalduntzea sustatzen du eta gizartearen eskaerak ikusarazten ditu. Demokrazia indartzen laguntzen du, bai eta garapen komunitario jasangarria bultzatzen.

NABIk aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die elkarteei, haien barne-funtzionamenduan eta jardueretan laguntzeko.

Urtero dirulaguntzen deialdia egiten da, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko jarduerak eta proiektuak egiteko.

Elkartea eratzeko eta erregistratzeko informazio guztia, bai eta bete beharreko baldintzak eta bestelako argibideak ere, eskura daude haren web-orrian eta esteka honetan. 

Elkarteen eta administrazio publikoen arteko harremanak bide elektronikoetatik gauzatzen dira, araudiari jarraituz. Horregatik, ezinbestekoa da Elkartearen Ordezkariaren Ziurtagiri Digitala izatea.

Ziurtagiri Digitala nola eskuratu azaltzen duen bideoa

Ziurtagiri Digitala nola eskuratu azaltzen duen dokumentua

Emakumeen Elkarteen Errolda

Emakumeen Elkarteen Errolda emakumeen elkarteen parte-hartzea eta ordezkaritza errazten dituen tresna bat da.

Uztailaren 27ko 52/2016 Foru Dekretuak arautzen du Nafarroako Emakumeen Elkarteen Errolda, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikita dago (2016ko 156. NAO, abuztuaren 12koa).

Erroldan sartutako elkarteen zerrenda

Erroldan izena emateko, bete honako inprimaki hau:

Imprimaki (ES)