Azkar atera

2023 Jaiak - NABI

2023 Jaiak

Udalak, jaietan ere berdintasunaren alde

“Nafarroa jaia da. Erasotzaileak Stop” da Nafarroako Gobernuaren kanpainaren lema eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko, Aimar Oroz Osasuna C.A-ko futbolaria, Kutxi Romero abeslaria eta Unai Laso pilotaria protagonista dituela emakumeen eta gizonen arteko errespetuzko eta berdintasunezko jai-ereduarekin konprometituta daudenak.

Erasotzaileei zuzenean dei egiten zaie Nafarroa jaia dela, jarrera matxistek lekurik ez dutela eta erasotzaileak ez direla festan sartzen jakinarazteko. 

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) kanpaina honetako materialak jartzen ditu toki entitateen eskura, udal bakoitzak mezuari atxiki eta nahi dituen euskarrien bidez zabal ditzan (festen programa, kartelak, sare sozialen hedapena, etab.).

Berritasun gisa, Aurten udalerri bakoitzak aukera izango du herriko izena eta armarria irudietan txertatzeko, “Nafarroa jaia da” eslogan generikotik berera pasatuz, adibidez, “Altsasu jaia da” edo “Tafalla jaia da”.

 

Interesa duten udalek formulario honen bidez eman dezakete izena: 

https://forms.gle/UeCnsrnbou8QX7vR7

Beste edizioak

Harremanetan tratu onaren aldeko kanpaina 2025

Harremanetan tratu onaren aldeko kanpaina 2024

2022. Jaiak

Cartel BI Aceptar

Jaietan, planik onena errespetua da beti