Jaietan, planik onena errespetua da beti - NABI
Jaietan, planik onena errespetua da beti
Sentsibilizazio-kanpaina berria Nafarroako toki entitateetako udako herriko jaietarako.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) eta Hezkuntza Departamentuak, aurreko edizioetan bezala, indarkeria sexista prebenitzeko kanpaina aurkezten dugu. Kanpaina honen helburua, errespetuaren eta tratu onaren garrantzia azpimarratzea da edozein harreman motatan, unea eta tokia edozein direla ere. Horregatik, errespetua da planik onena jaietan ere.
Aurtengo kartelekin, jai-giro lasai eta politean selfie bat egiten ari den gazte-kuadrilla bat erakutsi nahi izan da. Bi esaldiren bidez, gozamenari eta errespetuari buruzko hausnarketa bultzatu nahi da:
Mugak onartzearen plazeraz gozatu; Gauza bera nahi izatearen plazeraz gozatu.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak tokiko erakundeen eskura jartzen du kanpaina hau.
Esteka honen bidez atxiki daiteke: https://forms.gle/NftQJZijCHa5owwR9
Atxikimendu eskaera bidali ondoren, eskerrak emateko mezu bat agertuko da; mezuan esteka bat agertuko da material berriak deskargatu ahal izateko (kartelak eta spota), aukeratutako euskarrien bidez zabaltzeko (jaietako programa, kartelak, sare sozialetako hedapena…).
Iaz bezala, udalerriek kartelan herriaren izena eta armarria txertatzeko aukera izango dute, “Jaietan, plan onena errespetua da beti” eslogan generikoa pertsonalizatuz.
Informazio gehiago behar dugu? Idatz iezaguzu participacioninai@navarra.es helbidera





